XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Porrusalda.

ANBOTO.

Aldapa bizia, paraje ikusgarriak.

Anboto mendia, Gorbearekin batera, Bizkaiko ezagunena da 1292 metro ditu, eta Durangoko mendikateko mendirik altuena dugu.

Bertara iristeko, lehendabizi Durangora jo behar duzu.

Handik Urkiolara joateko, autobusak dauzkazu etengabe.

Urkiola ezaguna egingo zaizue gehienoi.

Eta ez bakarrik Arabara pasatzeko mendatea delako, baita santutegi famatua duelako ere.

Santutegi horretako patroia San Antonio dugu, neskazaharren eta mutilzaharren patroia.

Jota famatu baten letrak honela dio:
Neskazaharrak joaten dira
Urkiolara, Urkiolara, Urkiolara
Santuari eskatzera senar on bana
senar on bana komeni bada
.

Santuak esaten die
buruakin ez, buruakin ez, buruakin ez
Zergatik lehenago akordatu ez
orain batere ez, orain batere ez.

Askotan arriskugarria da.

Urkiolako mendatean tabernak dauzkazu, gosaltzeko nahiz bazkaltzeko.

Bertan hasten da Anbotorako bidea.

Urkiolamendi izeneko menditxo bat igo ondoren, Anbotopeko landak aurkituko dituzu.

Egarri bazara, egon lasai; berton daukazu iturri bat.

Burdin-ura ematen du eta Pol-pol du izena.

Ordubete t'erdiko paseotxo honen ondoren, izerdia botatzeko sasoia heldu da! Karaitzetan gora igotzea ez da txantxetakoa.

Eskerrak orduerdi baino ez dela!.

Igoera bizia da benetan.

Hala ere, merezi du muturreraino heltzea.

Hura da parajea, hura!.

Batetik Gorbea, bestetik Udalaitz; aurrean Oiz, alboan Alluitz.

Haizeak jotzen badu edota izotzez estalita badago, arriskugarri bihurtzen da mendi hau, iparraldeko isuraldean amildegi handia bait dago.

Tarteka zenbait haitzulo azaltzen da.

Ezagunena Anbotoko Damarena da.

Gure aiton-amonek diotenez, haitzulo hori da Mariren egoitza.